Gipuzkoa barnekaldean

Urola bailara Gipuzkoaren bihotzean dago, mendi eta zelaiz inguratua, eta ukaezinezko balioak dituen ondarea duzu bertan, arte, kultura, industria eta erlijioarekin lotua: Loiolako santutegia, Antiguako baseliza, Oteizaren pilotalekuak, Ekainberri, Zumaiako flyscha… Ezagutu ezazu Gipuzkoa berdea! www.urolaturismo.net

 

Erlijio ondarea: 

3 tenpluen ibilbidea

Loiolako santutegia
100 metrora, Loiolako Ignazioren jaiotetxea (Dorretxea), Loiolako basilika, Ignazioren Lurraldearen interpretazio zentroa, eta Loiolako lorategiak.

Arantzazuko santutegia

53 kilometrora. Oñatitik 9 kilometrora dago, amildegi baten gainean, eta garrantzia handiko lan arkitektoniko, eskultoriko eta artistikoa da. Hura egiten nazioartean izen handia duten euskal egile ospetsuak aritu ziren: Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Lucio Muñoz edo Nestor Basterretxea…

Antiguako ermita
20 kilometrora. Santa Maria ermita (Antigua) Zumarragan dago, eta euskal ermiten katedraltzat dago joa.

Kultur ondarea

Zuloaga, Oteiza eta Ekaingo kobak

Zuloago museoa. Zumaia
20 kilometrora. Pintore eibartar ospetsuaren etxe-lantokia. Bere arte-lan bildumaren zati handi bat du barruan.

Oteizaren pilotalekuak. Azkoitia

3 kilometrora. Jorge Oteiza eskulturgileak egindako 7 pilotalekuk osatutako multzoa.
Ekainberri. Zestoa
8 kilometrora. UNESCOk gizateriaren ondare aitortutako Ekain leizezuloaren erreplika zehatza da.

Industria-ondarea

Urolako trena eta burdinolak

Trenaren euskal museoa. Azpeitia
2 kilometrora. Antzinako lokomotora, bagoi eta tranbien erakusketa. Bidaiatu egin daiteke baporezko lokomotora batek garraiatutako tren batean.

 

Mirandaola burdinola. Legazpia
29 kilometrora. XVII. mendeko garaietako burdinola bat berriro zehatz-mehatz berreraikia.
Agorregi burdinola. Aia
26 kilometrora. Pagoeta parke naturalean kokatua dagoen ola, burdinarekin batera errota lanak ere egiten zituena. Agorregiko burdinolak eta lau errotak osatutako multzoa da, horiek guztiak mugitzeko urtegi, presa eta ubideekin batera.

Natur-ondarea

Zumaiako itsaslabarrak, Izarraitz mendigunea eta Ernio mendia.

Flyscha. Zumaia
20 kilometrora. Itsaslabar ikusgarriak Zumaian. Mundu osoan ezagunenetakoa eta garrantzitsuenetakoa den santutegi geologikoetako bat.
Izarraitz mendigunea
Izarraitz kareharrizko mendigunean hainbat mendi-gailur aipa ditzakegu, Erlo (1.026 m), Xoxote (942 m) eta Kakuta (899 m), hain zuzen ere. Lurrak dituen ezaugarriengatik, leize, dolina, zulobide eta haitzulo ugari du, eta horietatik errekak ateratzen dira. Ibiltzeko eta naturaz gozatzeko leku aproposa.
Ernio mendia (1.072 m),
Gipuzkoako balkoia izenaz ere ezaguna, dituen ikuspegi zoragarriengatik, historiaz eta erlijiositatez betetako mendia ere bada. Bere magaletan, erlijioa eta festa bateratzen dituzten bi ekitaldi egiten dira, milaka pertsona elkartzen dituztenak: Ostiral Santu eguneko gurutz-bidea, eta iraileko erromeriak, hain zuzen ere.

Erreserba telefonoa

+34 943 02 50 26

Beste zenbait ibilbide

Donostia (42 kilometrora) – Gipuzkoako kostaldea
Bilbo (70 kilometrora) – Bizkaiko kostaldea
Vitoria-Gasteiz (70 kilometrora) – Arabako Errioxa
Iruñea (90 kilometrora) – Xabierko gaztelua

Ignaziar ibilbidea

www.caminoignaciano.org

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies